entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-01

Abian da XI. Rockein! lehiaketa

Besteak beste, bost abestiko EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatu, bideoklip bat ekoitzi eta MAZ Basauri jaialdian jotzeko aukerarekin sarituko dituzte parte-hartzaileak.

EAE eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduriko sariketa da Rockein! Aurtengoa XI. edizioa izango da, eta izen-ematea zabaldu dute jada, uztailaren 11ra bitarte.
Xehetasun guztiak: HEMEN

Basauriko Udalak antolatzen duen lehiaketak musika estilo guztiak onartzen ditu, baina abestiek jatorrizkoak izan behar dute. Era berean, gutxienez taldekide batek EAEn edo Nafarroan jaioa izan behar du, edota bertan bizi. Beste baldintza bat: parte-hartzaileek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute.

Sektoreko hainbat profesionek osatuko dute epaimahaia, eta hauek arduratuko dira sei finalistak hautatzeaz. Horiek azaroaren 18ko finalean ariko dira Basauriko Social Antzokian, eta orduantxe jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk diren talde irabazleak.

Besteak beste, bost abestiko EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatu, bideoklip bat ekoitzi eta MAZ Basauri jaialdian jotzeko aukerarekin sarituko dituzte parte-hartzaileak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.