entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-16

Abian da Durangoko Azokaren III Sormen Beka

Euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da helburua. Izena emateko epea zabalik da irailaren 21era arte.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2020ko abenduaren 5etik 8ra bitarte egingo dute 55. Durangoko Azoka, baina hainbat proiektu martxan daude jada. Tartean, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abiatutako‘Sormen Beka DA’ izeneko egitasmoa.

Euskaraz sortzen duten egile berriak hauspotzeko bokazioz sorturiko beka da. Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak hartzen ditu kontuan deialdi honek: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina, deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat.

2020an, ikus-entzunezkoa izango da oinarri. Jatorrizko sormen lana izan behar du. Diziplinartekotasuna onartuko dute, baina pisu nagusia ikus-entzunezkoak izan behar du. Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan beharko du. Bestalde, sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Zirkuitu komertzialetan ezer kaleratu ez duten 18 urtetik gorako sortzaile berriei zuzenduriko deialdia da. 15.000 euroko beka da (sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira), eta proiektu bakarrari emango zaio.

Epea zabalik da irailaren 21era arte.
Oinarriak, HEMEN.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.