entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-21

Abian da Donostiako 56. Jazzaldia

Hiriko zortzi agertokietan 60 kontzertu izango dira uztailaren 21etik 25era bitarte. Aurtengo edizioak Chucho Valdés eta La Locomotora Negra sarituko ditu.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bost egunez, jazzak bustiko du Donostia. Jazzaldiaren 56. edizioak 60 zuzeneko emanaldi eramango ditu hainbat eszenatokitara, hala nola, San Telemo Museoko Klaustroara, Vicotoria Eugenia Antzokiara, Kursaal Auditoriora eta Trinitate plazara. Berritasun gisa, aurten, Chillida Lekuk ere hartuko ditu kontzertuak.

Saio guztietatik 25 doakoak izango dira. Éric Séva artista eta Benkadi talde atzerritarrak ez ezik, tokiko 10 talde ere ariko dira, horietatik lau Katapulta Tourrekoak.

JazzEñe zikloaren baitan espainiar estatuko artistek hartuko dute parte: Chano Domínguez Trío, Ariel Brínguez Quintet, Caminero Quintet, Daniel García Trío, Smack Dab boskotea, Sumrá hirukotea, Alba Careta Group y Manolo y Curra bikotea.

Eta, jakina, atzerriko izarrek ere egingo dute dizdira. Horien artean, azpimarratzekoak, aurtengo Jazzaldia saria jasoko duten Chucho Valdés eta La Locomotora Negra.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.