entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-12

75 kontzertu Donostiako 82. Musika Hamabostaldiaren 35 agertokietan

Abuztuaren 1etaik 27ra bitarte, mundu osoko bakarlari entzutetsuak eta orkestra handiak ariko dira Donostian zehar ez ezik Euskal Herrian barreiatutako hainbat oholtzatan.

Abuztuaren lehenean hasiko dira 82. Musika Hamabostaldiaren emanaldiak, eta hilaren 27ra bitarte, orotara, 75 hitzordu ekarriko ditu.

Egitarau nagusia eta izen handiak Kursaaleko eszenatokian ariko dira. Tartean, Yuja Wang, Grigori Sokolov, Elisabeth Leonskaia, Dejan Lazic eta Mitsuko Uchida pianistak; eta Anne-Sophie Mutter, Leonidas Kavakos eta Julian Rachlin biolinistak. Sei orkestra ere igoko dira bertan oholtzara: Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa, Budapesteko Festival Orkestra, Espainiako Orkestra, Galiziako Orkestra, Euskadiko Orkestra eta EGO Euskal Herriko Gazte Orkestra.

Viktoria Eugenia antzokira, San Telmo museora, Tabakalerara, Miramar jauregira eta udaletxera ere eramango dute programazioaren zati bat. Eta baita Donostiatik kanpo ere, Euskal Herriko hainbat txokotara: Loiolako eta Arantzazuko santutegietara, Hondarribiko Itsas Etxera, Hernaniko Txillida Lekura, Tolosako Andre Mari elizara, Leireko monasteriora, Senpereko Saint Pierre elizara, eta Lantarongo Orgaztarren jauregira.

Miramar jauregian, zehazki, interprete gazteen zikloa egingo dute. Laia Barbera, Raul Perez, Leonardo Moyano, Trio Sostenuto eta Quintoniks boskoteak hartuko dute parte.

Informazio gehiago eta sarrerak: musikahamabostaldia.eus webgunean

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.