entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Iturria: Jazzaldia 2014-03-18

49. Jazzaldiko kartela

Egileak Asier Nazabal eta Carolina Ruiz dira

Kartel irabazlea. Kartel irabazlea.
Jaialdia uztailaren 23tik 27ra izango da Donostian


Asier Nazabalek eta Carolina Ruizek irabazi dute 49. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketa. Kartel irabazleak, Ciudad pianista (Hiri pianista) izenburukoa, 1.200 euroko saria jaso du.
Carolina Ruiz Cerdanyolakoa (Bartzelona) da jaiotzez, baina Hondarribian bizi da egun. Asier Donostian jaioa da eta bertan bizi da. Donostiako Usandizaga Institutuan ezagutu zuten elkar, Diseinu Graduko ikasle zirela. Iaz amaitu zituzten ikasketak. Ciudad pianista elkarrekin diseinatu duten lehen kartela da eta bientzat ere lehiaketa batera aurkezten diren lehen aldia.
Kartela Adobe Illustrator programaren Luma tresnarekin egindako bektoriala da. Egileek adierazi dutenez, Donostia identifikatzeko elementuen bila aritu ziren, baina topikoenak alboan utziz: Kontxa, Haizearen Orrazia. Eta horri, kartelaren behekaldean ageri diren teklak gehitu zizkioten, musika iradokitzeko asmoz.
bidali zure berria Bidali zure berria
EPAIMAHAIA

Kartel lehiaketaren epaimahaia: Lourdes D

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.