entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-24

2024ko otsailaren 3an izango da Huntza taldearen azken kontzertua

Etenaldi mugagabea iragartzearekin batera, seikoteak adierazi du “azkena balitz bezala” gozatuko dutela geratzen zaien kontzertu bakoitzaz.

Huntza taldeak bere ibilbideari amaiera ematea erabaki du, bai behintzat behin behinean. Sare sozialen bitartez zabaldutako komunikatuan, “etenaldia” egingo dutela iragarri dute, buruak eta gorputzak hori eskatzen omen dietelako, bihotzak baino gehiago.

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortu zen. Unibertsitate giroan elkartutako sei gazteek ostegun iluntzeetako trikipoteo eta “Eguenero” elektrotxarangan ezagutu baitzuten elkar. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantak konposatzen hasi ziren, eta 2016ko martxoaren 8an egin zuten lehen agerpen garrantzitsua, Harro Gaude kanta plazaratuz. Orduz geroztik, estudioko lau lan luze eta ehunka kontzertu eman dituzte Euskal Herrian barrena. 

Orain etenaldi mugagabea egiteko erabakia hartu dute, eta esan dute badakitela nola bukatu: “Geratzen zaigun kontzertu bakoitza azkena balitz bezala gozatuz”.

Eta, hain justu, izen hori –Azkena balitz bezala– jarriko diote emango duten azken-azken kontzertuari: 2024ko otsailaren 3an izango da, Miribillan. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.