entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-01

2021eko Eurosonic-en parte hartzeko deialdia ireki dute

Urtarrilaren 13tik 16ra bitarte Groning hirian egingo duten jaialdian parte hartzeko interesa dutenek irailaren 1era arte dute izena emateko epea zabalik.

Europako erreferentziazko hitzordua da Eurosonic; musika jaialdia ez ezik sektoreko nazioarteko profesionalen topaleku garrantzitsuenetakoa da eta. Musika elkartrukerako eta sare-lana egiteko plaza aproposa.

2021eko edizioko Showcase emanaldietan parte hartu nahi duten taldeentzako deialdia luzatu dute. Formatu honekin, talentu berriei bultzada emateko saiakera berezia egiten dute.

2021eko Eurosonic urtarrilaren 13tik 16ra bitarte egingo dute Groning hirian. Han emanaldia egiteko interesa duten taldeek izen-ematea zabalik dute aurtengo irailaren 1era arte.

Urtero-urtero, 4.000 delegatu eta 400 musika jaialditako ordezkari batzen dira Eurosonicen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.