Bertako taldeen pop-rock erakustaldia martxan da!
Martxan da "sariketa" honen XXVII. edizioa! Lanak (lau abesti original) entregatzeko epea apirilaren 30ean bukatuko da
Bilboko Aste Nagusian jo nahi duzu? Edo behintzat, saiatu? Bada, izena eman Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock erakustaldian. Bidali apirilaren 30a baino lehen lau abesti propio demo-maketa batean edo pendrive batean bilduta
Baldintzak
Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gutxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dute. Pop eta rock estiloko taldeak onartuko dira.Maketak aurkezteko epea apirilaren 30 arte egongo da irekita. Beranduago heltzen diren lanak ere onartuko dira, aipatutako epearen barruan jarritako zigilu-marka baldin badute. Taldeen hautaketan emakumeek osatutako taldea izateari eta euskaraz egindako lanak aurkezteari garrantzi berezia emango zaie.Taldeek gutxienez 4 kanta original biltzen dituen demo-maketa edo pendrive bat aurkeztu beharko dute. Honekin batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak igorri beharko dituzte (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa) honako helbidera:Bilboko Udaleko Jaietako Saila
Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop-Rock Erakustaldia
Venezuela Plaza 2, 5
48001 BilboTaldearen izena eta musika mota gutun azalean argi idatziko dira. Partehartzaileek une guztietan antolakuntzatik datozen eskakizunak bete beharko dituzte.
Bertoko taldeentzako eremua Aste Nagusian
1985. urtean hasi zen Aste
Nagusiko Bertako Pop-Rock Erakustaldia, pop-rock musikaren munduan
aurrera egin nahi duten Bizkaiko taldeei laguntza emateko helburuarekin.
Denbora honetan 1.600 maketa baino gehiago aurkeztu dira. Bilboko
Udaleko Jaietako Sailaren ekimen honi esker 232 talde baino gehiago
ezagutzera eman dira publikoki Aste Nagusiko kontzertuetan.
Erripa
Kaia, Unamuno Plaza, Areatzako Pasealekua, Bailen Kalea eta
Bilborock-La Merced aretoa erakustaldi honen eszenatoki desberdinak izan
dira. Urteetan zehar jaietako erreferente musikala bihurtu da eta
hiriko eta Bizkaiko osoko musikarien topagunea. WE ARE THE STANDARD,
ZODIACS, GORA JAPON, ZEA MAYS, IDI BIHOTZ, ATHOM RUMBA, AUDIENCE,
SATIVA, JUKE BOX RACKET, HASH, HORN OF RHINO, EUREKA HOT 4, AINARA
LEGARDON, SMILE, THE RIFFTRUCKERS edo RISE TO FALL bezalako taldeak pasatu dira erakustaldi honetatik.
Aurten ere, LA CALDERA musika elkartearen eta
STEREOZONA plataformaren laguntzarekin eramango da aurrera erakustaldi
hau. Edizio honetan gainera, METAL FOR THE CREW elkartea gehitu zaie.