entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-10

17 programa ekarriko ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ziklo berriak

Emakumezko konpositore, bakarlari eta zuzendariak izango dira protagonista, tartean, Jake Runestad, Isabel Urrutia, Unsuk Chin eta Samy Moussa.

Alena_Baeva Alena Baeva

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Datorren urrian hasi eta 2024ko ekainera bitarte luzatuko da Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) ziklo berria, bere mendeurrenaren ondorengo lehena. 2023-2024 denboraldia 17 programek osatuko dute, XX. mendeko musikan oinarrituko dute, eta andrazkoak izango ditu ardatz. 

BOSekin batera ariko diren konpositoreen artean, Jake Runestad, Isabel Urrutia, Unsuk Chin eta Samy Moussa azpimarratu dituzte. Bakarlarien kasuan ere badira izen nabarmenak: Yuja Wang piano jotzailea, Jan Lisiecki, Alexandre Kantorow, Alena Baeva, Esther Yoo eta Karen Gomyo biolin jotzaileak, Asier Polo eta Johannes Moser biolontxelo jotzailea, eta Emmanuel Pahud txirula jotzailea.

Parte hartuko duten zuzendarien izenak ere iragarri dituzte: Isabel Rubio, Chloe van Soetersted, Yue Bao, Nacho de Paz, Pablo Gonzalez, Ludovic Morlot, Leonard Slatkin eta Giancarlo Guerrero. 

Hamazazpi programetatik bost Erik Nielsenek zuzenduko ditu, eta aurtengoa azkeneko urtea izango du zuzendari titular gisa. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.