entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-12

12 euskal talde eta bakarlarik hartuko dute parte I. VillaSoundBilbao festibalean

16 eta 30 urte bitarteko artistei bultzada emateko helburua duen jaialdiak zuzenean aritzeko aukera eta formakuntza zikloak dakartza.

Bilboko Udalak sustatutako VillaSoundBilbao festibala martxan da. Dagoeneko, epaimahaiak aukeratu ditu lehenengo edizio honetan parte hartuko duten 12 talde eta bakarlariak: Suave (Bizkaia); NUN (Bizkaia), Nize (Bizkaia), Martin de Marte (Gipuzkoa), Monday Potions (Bizkaia), Silitia (Bizkaia), Full Cab (Bizkaia), Blanquita Carraquela (Gipuzkoa), Olaia (Bizkaia), A1 Goldie (Nafarroa), Mona Rora (Bizkaia) eta Ramona's First Evil Boyfriend (Gipuzkoa).

Musikari gazteak (16-30 urte bitarte) eta hauen lana sustatu nahi ditu jaialdiak. Horretarako, datorren apirilean zehar, hautatutako 12 bakarlari eta taldeek Bilborock aretoan kontzertu bana emateko aukera izango dute. Zuzenekoak doakoak izango dira, eta sarrera librea edukiera bete arte. 

Lehen kontzertu-ziklo hau amaituta, epaimahaiak 6 parte-hartzaile aukeratuko ditu VSB mentoring formakuntza-ziklo batean parte hartzeko; 2021eko maiatzetik urrira bitarte izango da. 

Amaitzeko, jaialdia VSB Tour delako birarekin borobilduko dute: hautatutako artista edo taldeak lau kontzertuko bira emateko aukera izango du.

INFO+: HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.