entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-27

‘Autotour’-a egin du Belakok

Madril, Denia eta Getxoko autozineetan emandako kontzertu banarekin aurkeztu dituzte Plastic Drama iraupen luzeko lan berriko kantak. Diskoak abuztuaren 28an ikusiko du argia.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Estudioko laugarren lana dakar Mungiako Belako taldeak. Honezkero kalean behar zuen, baina Covid19aren pandemiak abuztuaren 28ra arte atzeratu du merkaturatzea.

Edonola ere, laukoteak dagoeneko dastatzera eman du aurrerapenen bate edo beste, batez ere, bideoklipen bitartez. Eta, orain, mini-bira bat egin berri dute hiru autozinetan barrena. Ostegunean Madrilen izan ziren, ostiralean Denian, eta larunbatean Getxon itxi dute ‘Autotour’ delakoa.

90 minutuko kontzertua eta 19 abesti. Tartean, Plastic Drama osatzen duten 10 piezetako zortzi: sei aurrerapen singleak, gehi Akelarre eta Sirène.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.