entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Jon Eskisabel 2003-10-24

ZEIN? ispiluaren aurrean

Zein? Zein?
Ama Say-ren desagerpenak Zein?-en sorrera eragin zuen arren, bi taldeen artean dauden ezberdintasunak gehiago dira antzekotasunak baino. Hori bai, Ama Sayk bezala, etorkizunerako une zirraragarriak iragartzen dituen estreinako disko batekin aurkeztu du bere burua laukote bizkaitarrak.

Ezinezkoa da Zein?-en lehen lanari buruzko artikulua Ama Sayren aipamenik egin gabe hastea. Bi taldeen arteko konparazioa egiteko baino, 90eko hamarkadan euskarazko rockari freskotasuna eta ideia berriak ekarri zizkion taldea aldarrikatzeko eta laburki bada ere, haren bidea gogora ekartzeko baliatu behar da aukera. Beti Muganekin batera, nazioarteko rock alternatibo edo independentearen eraginak (Neil Young, Pixies, Sonic Youth, Yo La Tengo...) gurera ekarri zituen taldea izan zen Ama Say.
Sopuertako laukotearen kasuan, eragin musikal horiek literaturatik eta zinematik hartutako erreferentziekin osatzen zituen kantuetan. Tamalez, Ama Sayren historiak ez zuen asko iraun, bost urte inguru. Tarte horretan bi disko
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.