entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Asier Leoz 2012-07-12

THE ROLLING STONES galdutako harri bitxiak

Beren lehen kontzertuaren 50. urteurrenean, abesti "bitxi" batzuk ekarri ditugu gogora

Rolling tongue Rolling tongue
Licks Live Tour. Estatu Batuetako edozein tokitan, Jagger-ek jendeari zein kantu entzun nahi duen galdetzen dio. Keith Richards eskatutako kantua jotzen hasten da. Lehenengo akordea, bigarrena... eta kito. Ahaztuta dauka nola jarraitzen duen. Ez da harritzekoa. Inoiz izan den talderik handienak ehunka abesti dauzka eta haietako gehienak ez ditu zuzenekoetan egiten. Bidean gelditu diren harriak dira. Hona hemen batzuk.
As Tears Go By (1966) Leihotik begira. Malkoak, hutsunea... eta Marianne. Udazkena Jagger-en bihotzean.
Around and around (1964)
Chuck Berry maisuari hartutakoa. Garai hartan Brian Jones zen benetako burua.
Blue turns to grey (1966)
The Rolling Stones pop talde bat? Zalantzarik ez, onena gainera.
Cocksucker blues (1970)
Bere garaian iskanbila izan zen, baina ez zen hainbesterako. Jagger gaztetxoak Leicester Square-ko polizia bati hainbat jolas proposatzen dizkio daraman porra erabiliaz.
Country Honk (1969)
Honky Tonk Women guztiek kapela jantzi eta rodeorako bidea hartzen dute. Country-ak ere ez dauka sekreturik The Rolling Stones-entzat. Doo Doo Doo Doo Doo Doo (Heartbreaker) (1973) Zaila da Angie-ren disko berean bizitzea, baina kantu hau rock ariketa bikaina da. Kolorea metalek ematen dute.
Dead Flowers (1971)
Jagger & Co Gram Parsons errepidean barrena, ziztu bizian. Countrya eta rock n
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.