Sunthunder Records-en zigilua.
Bilbo eta Kantabria inguruko musika zaleak mugitzen dira Sunthunder izeneko diskoetxearen inguruan: Bizkaiko hiriburuko Gure Txoko tabernazulo rock and roll zalean sarritan diskoak jartzen ikusten dugun Akeitza eta Los Tupper banda kantabriarreko musikariak, besteak beste. Honatx diskoetxearen azken uzta.
Kantabriako
koadrila da, hain zuzen, zigiluak oraintsu argitaratu duen disko
baten protagonista: Throwing
rock in heaven.
Halere, Dave Kusworth
musikari ingelesa da grabazio horren aktore nagusia, aipaturiko Los
Tupper bandarekin
batera, zeinak Jacobites talde handia eratu zuen 80ko hamarkadan
Nikki Sudden (Swell Maps) musikari mitikoarekin, eta disko bikainak
ere argitaratu, tartean, Robespierre's
Velvet Basement
(1985). Diskoan grabaturiko kantuek Kusworthen marka nabarmena
daramate, alegia, Johnny Thunders, Rolling Stones eta antzeko
bekatarien ondaretik edaten duten bazterreko tempo ertainak. Doinuok
estreinako entzunalditik erraz-erraz sartzen dira, gitarra
akustikoekin eta ahots arrastatuarekin jantziak. Lan sendoa, landua
eta kutsu klasikoduna da. Elegantea.
Sunthunder
diskoetxeko kideek Jacobites
taldearekiko erakusten duten grina, The
otter song / Appartment to compartment
singlean gauzatzen da, zeinak Kusworthen eta Suddenen bi kantu
gordetzen dituen. Lehenengoa Suddenek grabatu zuen 2003an Frantzian;
bigarren aldeko kantua, aldiz, Jacobitesen klasikoa da, Kusworthek
eta Los Tupper-ekin grabatua. Bigarren horretan haize atala
nabarmentzen da, eta aurretik iruzkindutako diskoan ere entzun
daiteke.
Bestalde,
Ya Te Digo Bilboko bandak Sonic
Trash izenarekin
grabatu du Hey
Chica!!!
izenburuko lana. Diskoaren edukiari dagokionez, soinu
ikaragarriarekin jasotako bederatzi kantu ausart biltzen ditu.
Kantuok Girls Vs. Boys, Circus Lupus, Sonic Youth, Hot Snakes edo El
Columpio Asesino taldeekin aldera daitezke; hau da, etorkizunera
begiratzen duten, eta harrizko rock oinarri klasikoaren sostenguan
altxatzen diren kantuak. Gitarrek entzulea harrapatu eta itotzeko
ahalmena erakusten dute, gordin. Soinu teknikarien lana bikaina da
(Santi Garcia, I