entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Julen Azpitarte 2006-04-09

STANDARD erritmo voltaikoak

Standard Standard
Getxotarrek 3.000V-40.000V lehendabiziko lan luzea argitaratu berri dute Mushroom Pillow zigilu madrildarraren eskutik. Iaz Golden Section izeneko maketarekin hautsa harrotu ostean, haien rock dantzagarriarekin areto guztietako zoruak kiskaltzen ari dira. Rocka, elektronika, funka eta popa hartu eta On the Floor eta Pressure bezalako deskargak barreiatzen dituzte entzuleriaren hezurdurak txikitzeko asmoarekin. Kontzertuetan oina behera eta gora eragiten duzun horietakoa bazara, jai daukazu Standard-ekin!


Standard seikote bizkaitarrak musika prentsaren arreta guztia bereganatu zuen duela urtebete inguru argitaratu zuen Golden Section izeneko maketarekin. Rock elektroniko dantzagarriaren eremuan ondo errotuta zeuden hiru kantu biribil biltzen zituen grabazioak; gaur egun The Rapture, Radio 4, !!!, Delorean eta antzeko beste hainbat talde arrakastatsuk jorratzen duten estilo erritmikoa, alegia. Estilo horrek badauka, baina, bere jatorria 70eko hamarkada bukaerako post-punk taldeetan; hots, Wire, Gang of Four edota gerora etorriko ziren New Order ospetsuak.
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.