entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Aritz Sound System 2003-10-05

NOTHING HILL CARNIVAL arima beltzen topaleku

Ihauteri beltza Ihauteri beltza

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Eskerrak Musika Beltzaren Ahalguztidunari! Eskerrak, Musika Beltzaren zaletu orok bizitzan behin egin beharreko peregrinazioan bidea erakusteagatik! Reggae, rap, soul, funk, disco, house... eta oro har erritmo beltzen jainkoen jarraitzaile sutsu garen guztiok, heriotzarekin topo egin aurretik, Notting Hilleko Inauteriak bisitatu behar ditugula idatzia dago. Gure fedea benetakoa dela frogatuko dugu horrela. Musika Beltzaren jainkoak gurtu ditzagun! Egiazko musikaren bidea erakutsiko digute eta.
Fuck London hiri handia da. Britainia Handia izeneko inperio handiaren hiriburu, herri askoren sufrimenduaz elikatu ondoren egin da handi. Handi, lodi, gizen eta diruzale. Dirua baita Londongo hizkuntza nagusia. Diruak tripa betetzen dizu, diruarekin mugitzen zara, diruagatik begiratzen zaituzte eta diruarekin estalpea lortzen duzu (salbuespenak salbuespen). Galbidearen hiri handian ordea, bada esperantzarik.
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.