entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Asier Leoz 2003-10-26

METALLICA haserre santua

Botxora goaz memelook! Botxora goaz memelook!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hasiera berri bat, hori da Metallica taldeko lagunek egun bizi duten egoerari buruz gehien erabiltzen duten espresioa. 20 urte beteta, klase guztietako oztopoak izan ondoren (jarraitzaileak banandu zituen estilo aldaketa, Napster etxearekin izandako borroka eta Jason Newsted baxujolearen alde egitea) taldea itotzear zegoen. Gaur Newsted ez dago taldean eta Metallicak disko bat gehiago dauka. Bertan ez dago ez baladarik ezta gitarra solorik ere. Denborak esango du hartutako erabakiak zuzenak izan diren ala ez, baina une honetan Metallicaren munduak orekaz betea ematen du, aspaldian ez bezala.

Metallicaren ibilbidean aparteko garrantzia izan du beti jarraitzaileak. Talde gutxik mugitu dezakete halako jendetza, baina aurreko bi estudio lanek indar hori guztia taldearen aurka jarri zuten. Taldearen nolabaiteko estilo biguntzea ez zen ondo jasoa izan eta orkestra sinfonikoarekin grabatutako zuzeneko diskoak ez zituen gauzak konpondu. Badago disko berria hain gogorra izatea zuzenean honekin lotzen duenik. James Hetfield:
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.