entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Iker Murillo 2014-07-16

Letamina Txou: musika musikaren gainean

Taldearen lehenengo bost kontzertuen ostean, zuzeneko proposamen harrigarri hau aztertu dugu

Letamina Txou zuzenean. Argazkia: Iker Murillo. Letamina Txou zuzenean. Argazkia: Iker Murillo.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Oro har, proiektu musikal berezi bat sortu ahal izateko, beldurrak eta aurreiritziak baztertu ezean ezinezkoa izaten da aurrera eramatea. Aurreiritzi horiek alde batera uzten direnean, Letamina Txou bezalako taldeak sortzen ohi dira. Lau musikari erabat desberdinek osatzen dute eta batzuetan eszenatoki baten gainean elkartzen dira, gutxienez etorri direnen aurpegietan irribarre bat marrazteko.




Guk dakigula, Letamina Txou bezalako proposamena ez da inoiz ikusi. Ordu luze batez, taldeko kideek tradizio tinkoenaren eta modernitate aurreratuenaren arteko elkar aurkitzea proposatzen dute, musika grabatua eta zuzenean aurkeztutako musika, gitarra arinenak eta perkusio tradizionalena, dena batuta, zuzeneko esperientzia bakarra oparitzeko.
Musikarik onena betikoa dela uste duten horiek hobe dute etxean geratzea Letamina Txouren kontzertu baterako planak egiten ari badira. Izan ere, Letamina Txouren proposamena bakarra da munduan: bi txalapartari (Peio eta Urko) batera doaz txalaparta arrunt batekin eta harriparta bat erabiliz. Beraiekin batera, Jabi Letamendiak bateria elektroniko batekin erritmoa jarraitzen du. Horrelako perkusio eskema batekin sinestezina dirudi talde bat aurrera eramateak, baina beraiek ez dute aurrera eramaten bakarrik. Are gehiago, musika dimentsio aurreratuago batera daramate, musika grabatuaren gainean beraien instrumentuak joz.
Beraiekin batera, Txaber Miravalles aurki dezakegu. Txaberrek urte nahikotxo daramatza Niketz taldearen aurrean eta bera izan daiteke talde honen kideen arteko ezberdintasunen adierazgarri nagusia. Izan ere, normalean metal-musikan ari da, baina Letamina Txou taldearekin Madonna, Sonic Youth, Queen, The Clash edo Pixies bezalako taldeen bertsioak jotzen ditu. Era honetan, taldearen proposamena asma dezakegu: askotariko musikak, elkarren artean erabat diferenteak direnak eta, beraz, lehen esan dugun bezala, soilik musikari ausartenentzako egina.

Ordu luze batez, tradizio tinkoenaren eta modernitate aurreratuenaren arteko elkar aurkitzea proposatzen dute
Zuzenean
Nahiz eta zenbait arazo ageri lehenengo kontzertuetan (oraingoz bakarrik dozena erdi daramate), poztekoa da gure Bizkaiko kultur eremuan horrelako proposamen musikalak aurkitzea. Izan ere, askotan sentsazioa daukagu musika guztia bide berdinetatik doala. Hortaz, atsegin edo ez, esan dudan bezala poztekoa da horrelako taldeak aurkitzea, oraindik ere musikaren originaltasuna bizirik dagoela frogatzen dutelako.
Zuzenekoetan, taldeak Aurreskuaren bertsio bat egiten du, lehenengo abestitik tradizioaren eta modernitatearen artean igeri egiten duen proiektua dela erakutsiz. Letamina Txouren kontzertuak jatorrizko musikaren baseak dituzte eta beraz, hona hemen taldearen berezitasunik handiena. Nahiz eta batzuetan musika nahiko genukeen bezain argia ez izan, jatorrizko musika azpian edukitzeak originaltasun puntu bat ematen dio Bilboko talde harrigarri honi.
Letamina Txou bezalako taldeak txalotu beharra dugu. Izan ere, horrelako proposamenak dira musika berria bizirik mantentzen dutenak.
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
TALDEKIDEAK

Taldea osatzen duten kideek bide nahiko luzea eta adierazgarria bete dute hona heldu baino lehen. Urruti joan barik, Peio eta Urko taldeko txalapartariek, urteak daramatzate gora eta behera txalaparta taldeetan jotzen eta txalaparta ikastaroak ematen jaietan edota erakusketetan.
Jabier Letamendia dute baterian, eta Jabierren karrera oso lotua dago musikarekin. Izan ere, urte asko pasa ditu talde askoren musika produzitzen edota grabatzen eta aztertzen. El Inquilino Comunista eta We Are Standard taldeetan ibili da hogei urtetan zehar eta, beraz, primerako kidea da taldearentzako.
Txaber Miravalles berriz, Niketz taldeko kidea da.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.