entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Gotzon Hermosilla 2003-02-06

DDT ideia zabaldu

Bildumaren azala Bildumaren azala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Posible al da multinazionalen diru-goseak eta kontsumitzaileen erabateko alienazioak menderatutako merkatu batean artaldetik ihes egiten duten taldeen lanak kaleratzea? Posible al da lan horiek banatzeko sare alternatibo bat osatzea, sare hori elkartasunean eta materialaren trukaketan oinarritzea, eta bertako harremanetatik diruaren erabilera ia erabat desagerraraztea? Posible al da norbaitek, lehen aipatutako lanak kaleratu eta banatzeaz gain, ekoizten ere laguntzea, eta horretarako irizpidea taldeak esaten duena izatea (taldeak saltzen duena izan beharrean)? Beno, ez dakigu hori guztia posible ote den, baina DDTk hamaika urte baino gehiago daramatza lehen aipatutako guztia egiten.
DDT-k ehungarren erreferentzia kaleratu du, eta, hori ospatzeko, oparitxo bat egin digu, arlo askotan zigilu alternatibo guztien eredu izan den Alternative Tentacles-ek garai batean egin zuen bezalaxe. Izan ere, Alternative Tentacles-ek, 1992an, 100. erreferentziaren kariaz, oso disko berezia plazaratu zuen, Virus 100 izenekoa, eta bertan Didjits, No Means No, Napalm Death, Alice Donut eta beste hainbat taldek Dead Kennedys-en bertsioak egiten zituzten, zigilua sortu zuen taldeari omenaldia eginez. DDT-k ere disko berezi bat kaleratuz ospatu nahi izan du 100. erreferentziara heldu izana, eta Hamaika urte, ehundaka ideia fumigatzen izeneko bilduma plazaratu du. Bertan, baina, ez dago bertsiorik edo omenaldirik; DDTrekin lan egin duten talde ugari agertzen da diskoan, eta abesti ia guztiak orain arte argitaratu gabeak dira. Gari, Pateando Porkeria taldean baxua jotzeaz gain, DDTko kide ere bada, era berak azaldu digu zein den disko honen helburua:
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.