entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Gotzon Hermosilla 2004-04-07

BRIGADA CRIMINAL prest al hago?

Lazkaoko punk & rock Lazkaoko punk & rock
Euskal Herriko diskorik onenetako bat kaleratu zuten iaz(2003an), baina inor gutxi jabetu zen horretaz. Orain, Lazkaoko Torrano taberna mitikoa gogoratzeko single bat plazaratu dute, dezente ari dira jotzen Euskal Herriko bazter guztietan, eta luze gabe beste ezustekoren bat emango digute. Brigada Criminalekoak ez dira lokartzen direnetakoak, ez horixe.

Badirudi Euskal Herriko punk rockaren iturria ez dela agortzen, eta han-hemenka talde berriak sortzen dira, betiko klasikoei lekukoa hartzeko prest. Brigada Criminal talde berri horietako bat da, baina ez datoz Buenavistatik, Lazkaotik baizik, eta iaz harriturik utzi gintuzten disko bikain batekin. Orain, berriro dira albiste, single bat kaleratu berri dutelako Torrano tabernaren bultzadaz.
Brigada Criminal 2000 urtean sortu zen, beste bi talde (Los Rockinson eta Fist Fucking) desagertu zirenean. Haritz (gitarra eta ahotsa, Fist Fucking-eko kide ohia) eta Iker (baxua, Los Rockinsonen ibilitakoa) batu ziren eta elkarrekin zerbait egitea erabaki zuten, izena RIPen abesti ezagun batetik hartuta. Geroztik, Brigada Criminalek aldaketa dezente izan du, bai eta geldialdiren bat ere (Haritz AEBetan egon zen sei hilabetez lanean), baina orain taldea guztiz egonkorturik dago, inoiz baino hobeto eta inoiz baino gogo gehiagoz aurrera jotzeko. Gaur egun, Iker eta Haritzekin batera, Aitorrek (gitarra) eta Josebak (bateria) osatzen dute Brigada Criminal.
Hasierako kontzertuetan, Fist Fuckingek utzitako arrastoari segitzen zion Brigadak, eta punk gogor eta azkarra eta abesti labur eta bortitzak egiten zituzten. Apurka-apurka, ordea, beren soinua fintzen joan dira, eta street punk eta Ingalaterrako oi! doinuen kutsua duten abesti melodikoago eta landuagoak egin dituzte. Bilakaera hori ez zen aldez aurretik pentsatutako zerbait, Ikerrek dioskunez:
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.