entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Joxi Ubeda 2003-04-01

AUTOA aurrera, gogo biziz

Rockaren harriak Rockaren harriak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Autoa Azkoitiko taldeak iragan urte amaieran ikusi zuen kalean bere lehen CDa. Alone Records zigiluaren laguntza izan du lan hori argitaratzeko. Rock and rolla, iluna, astuna eta leuna sumatu ahal da Autoaren kantuetan: grina eta kemena.

Autoa taldeko kideek eta Joxe (Akauzazte) grabatu eta ekoitzi dute CDa Mataderoan (Azkoitia), eta nahasketak Javier M. Almendralek egin zituen Madrilgo Blue Box estudioetan. CDaren kantuak instrumentalak dira, bat izan ezik. Carlos Desastrek kantatzen baitu Hormigas izenburuko azken piezan (hitzak ere Carlos Desastrek berak idatzi ditu).
Zortzi kantu entzun ahal dira Autoaren diskoan (70 minututik gora irauten du CDak). Giro desberdinak dira, baina elkarren artean lotura badute. Erraz antzeman ahal da Autoaren kantuak direla. Errepikapena erabili arren, oso kantu dinamikoak dira. Kantuetan egiten dituzten igoerak, jaitsierak, lehertzeak edota geldiuneak dira azpimarragarriak. Kantu bakoitzaren erritmoak, melodiak eta giroak, azken batean, harrapatu egiten zaitu. Xokrak (baxua), Arrak (bateria) eta Gorkak (gitarra) 1999an abiatu zuten Autoa. Aurretik, Akauzazte eta Standa taldeetan arituak ziren, besteak beste. Entseguak, kantuak egin eta jendaurrean hainbat alditan jo ostean, kantu horiek disko batera biltzea pentsatu zuten Autoakoek:
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.