entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
ARITZ IBA 2004-07-04

TXALAPARTA trenbide luze bateko oholak

Txalaparta soinu tresna Txalaparta soinu tresna

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ttakun eta erren. Txalapartaren bi kolperen izenak dira (2 kolpe eta kolpe bakarra). Azkenaldian, inoiz baino urrunago entzuten dira kolpeok. Txalapartak susperraldia eta zabaltzea bizi du azken urteetan. Booma? Ongi egindako lanaren ondorio? Bietako edozein delarik ere, argi dago txalaparta musika tresna heldua dela eta musikariek bere aukera erritmiko eta melodikoak gero eta gehiago baliatzen dituztela.

Ez da jauzi makala izan. Duela 40 urte galtzear zen txalaparta. Orain berriz, hainbat lagunen lanari esker, agian inoizko sasoirik onenean dagoela esaten ahal dugu.

Lehen estazioa: hastapenak

Nondik dator txalaparta, baina? Ez dago argi jakiterik, baina hipotesi bat baino gehiago entzun dugu bere inguruan. Sarri esan da antzinako euskaldunek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen zuten tresna zela. Ikerketek ordea, bestelako mugetara garamatzate. Hauek, auzolanen ondorengo jai giroan kokatzen dute musika tresna. Adibidez, sagar jotzearen ondoren festa antolatzen zen. Lanean aritutakoak afalostean berotzen zirelarik txalaparta prestatu, jotzen hasi eta lagun gehiago biltzen zen festara.
Juan Mari Beltran herri musikaren ikertzaileak hori dio, txalaparta garai bateko lanekin lotura estua duela.
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.