entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Lorea Bidegain 2004-10-10

METAMORFOSIA (3) EGILE ESKUBIDEAK: dirutza mugitzen duen ezezagun hori

CDak eta DVDak baino lehen arrainak eta ogiak izan ziren CDak eta DVDak baino lehen arrainak eta ogiak izan ziren

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gai mamitsua dugu egile eskubideena. Azken aldian gero eta eztabaida gehiago dago gai honen inguruan pirateria dela eta copyleft mugimendua dela eta. Eta bitxia da gero noraino zaigun ezezaguna dirutza izugarriak mugitzen dituen alor hau. Egile eskubideei buruzko oinarrizko azalpenak ematen saiatuko gara, baita copyright delakoari alternatiba bilakatzen ari den copyleftaren inguruan. Beti ere nagusiki musikaren alorrean lerratuta.
Egile eskubideak

Egile eskubideak: Obra baten egileari hura zerbaitetarako erabiltzeagatik edo aleen salmentako irabazietatik diru-kopuru bat ordaintzeko eskubidea; diru kopuru horren zenbatekoa. Hiztegiak argi asko azaltzen du eta kontzeptua ere aski gizarteratuta dago. Baina azalpena generikoa denez, adibide konkretuak aipatuko ditugu, hain zuzen ere musikagintzan ematen direnak. Errate baterako, kantu baten egile eskubideak sortzen dira CD eta bestelako euskarrien salmentagatik (erreprodukzio mekanikoa), kontzertuengatik, irrati eta telebistetan emititzerakoan edota tabernetan jartzen den musikagatik (komunikazio publikoa). Baina baita ere iragarki edo ikus-entzunezkoetan txertatzeagatik, erabili gabeko CD eta MCengatik (kopia pribatua)... Erabili gabeko CDen gaineko kanonaren ezartzeak aparteko zalaparta sortu zuen, izan ere CD hauek musika grabatzeko ez ezik, bestelako edukiak grabatzeko erabiltzen dira eta berdin jasaten dute aipatu kanona.

Sozietate kudeatzaileak

Sozietate kudeatzaileak aipatu kanonak biltzeaz arduratzen dira. Normalean estatu bakoitzeko sozietate bakarra izaten da. Espainian SGAE, Frantzian SACEM... Askotan ematen du hauek nolabaiteko instituzioak direla, administrazioaren atal jakin bat, baina berez egile elkarteak dira legez hainbat eskumen lortutakoak. Hauek aipatu egile eskubideen kanonak jasotzeaz arduratzen dira batetik eta ondoren bildutakoa egileen artean banatzen dute. Horretarako, kantuen erregistroaz ere arduratzen dira eta nazioarteko harremanak dituzte beste sozietate kudeatzaileekin, euren artean erregistro informazioa eta dagozkien kanonak elkar trukatzen dituztelarik. Bistan dena, biltze eta banatze lan hauengatik diru-sarreren %20a eskuratzen dute sozietateek euren administrazio kostuentzat.Sozietate kudeatzaileak ez dira bereziki popularrak. Hein batean kanon biltzaileak direlako, hortaz, nolabait ogasunaren pareko. Alegia, egileen artean pertzepzioa ezberdina da sozietateek euren artean dirua banatzen dutelako. Baina kritika gehiagoren xede dira. Euren dirua biltzeko grina gehiegizkoa izatea leporatzen zaie, esate baterako, erabili gabeko CDaren kanona ez da batere ongi onartua izan eta aurki disko gogorrei ezarriko dietenaren zurrumurrua aski zabaldua da. Bestalde, bildutako dirua banatzeko moduarekin ere badira desadostasunak. Biltzen diren kanonen artean, zenbait diru-sarreretan aski garbi gelditzen da ze egileri dagokien bildutakoa. Esate baterako, CDen salmentetan, diskoetxeek salmenten erlazioa helarazten diete, zehaztuz disko bakoitzeko kantuak eta berauen musika zein hitzen egileak. Baina biltzen diren beste kanon batzuk, hala nola irrati, telebista, taberna, erabili gabeko CD eta abarren diru-sarrerak inkesten arabera banatzen dituzte. Eta hori ez da bat ere objektiboa. Errate baterako, Euskal Herriko hainbat egile ez dator bat sistema horrekin eta dagozkien baino eskubide gutxiago jasotzen dituztenaren susmoa dute, izan ere Euskal Herrian egindako musika nagusiki bertan entzuten baita, beraz Espainia mailako inkestetan oso pisu gutxi suposa dezake. Baina kritikak ez dira hauetara mugatzen, oro har prepotentzia leporatzen zaie. Egileek kontratu mota bakarra daukate aukeran, beraz euren hautu bakarra sozietatearekin bat egitea ala kanpo gelditzea da. Tarifak ere bakarrak dira. Beraz egile bat sozietatearen barruan hondar ale bat baino gutxiago da. SGAEren kasuan barne demokrazia ere erlatiboa da. Egile bakoitzak ez du eskubide bat, baizik eta biltzen dituen egile eskubide kopuruaren araberako boto ahalmena dauka. Horrek azaltzen du nolabait, aipatu inkesta sistema, zeina inongo dudarik gabe eskubide gehien biltzen dituzten egileen mesedekoa den. Demagun talde batek, jotzen dituen kantuen egilea dena, zuzeneko emanaldi bat eskaintzen duela Palestinako eskolentzat dirua biltzeko eta kontzertu horrengatik bere egile eskubideei uko egin nahi diela. Ba SGAEk aukera hori ukatuko dio. Dirua bilduko du eta erranen dio gero egile bezala dagokion diruarekin, zeina handik hainbat hilabetetara eskuratuko baitu, nahi duena egiteko, errate baterako GKE bati luzatzea.

Editorialak

Egileen eta sozietate kudeatzaileen arteko harremana aski burokratikoa da. Egile batek sozietate batean alta emateko bete beharrekoak ez dira makalak. Baina gero kantu bakoitza erregistratzeko beharrezkoak diren partiturak, hitzak, kontratuak... aski lan nekeza da. Horretaz aparte, gero jasotzen diren egile eskubideak benetan jaso beharrekoak direla kontrolatu beharra dago. Burokrazia eta sorkuntza burmuinaren hemisferio ezberdinetan jorratzen direnez, sozietate eta egileen artean bitartekari lanak egiteko egile eskubide editorialak existitzen dira. Hauek bi funtzio nagusi betetzen dituzte. Batetik aipatutako lan administratiboa sozietate kudeatzaileekiko. Bestetik promozio lana. Izan ere, editorialek ere ez dute musutruk lan egiten. Egileek errepertorio jakin bat sinatzen dute editorialekin eta hauek errepertorio horrek sortzen dituen diru-sarreren portzentaje bat eramaten dute. Legez ezin du %50ekoa baino handiagoa izan. Portzentaje hau aldagarria da editorialaren eta egilearen pisuaren arabera. Diskoetxe multinazionalek, editorial propioak dituztenak, fitxatzen dituzten talde berriei %50a eskatzen diete hurrengo 3-5 diskoetarako. Salmenta handiak dituzten egileak ordea baldintza hobeagoak lortzen dituzte denboraren poderioz. Independenteen artean editoriala egotekotan normalean %20 jasotzen dute eta egileek %80a. Euskal Herrian hainbat egile editorial daude, gehienak diskoetxe jakin baten azpisaila direlarik. Boza editoriala duela hiru urte sortu zuten Esan Ozenki, Elkar, Metak eta Oihuka diskoetxeen artean eta nolabait Euskal Herrian diskoetxe baten eremura mugatzen ez den editorial bakarra da.

Kanonak

Orain arte egile eskubideetaz nahiko modu generikoan hitz egin dugu, baina SGAEren tarifen nondik norakoen adibide batzuk emanen ditugu gauzak argiago ikusi ahal izateko. Errate baterako, disko bat saltzerakoan SGAEk %7,4ko kanona kobratzen du egile eskubideengatik, alegia, 15 euroko disko batean 1,11 euro, beraz CDa bera fabrikatzeak balio duena baino gehiago. Kontzertuetan kanona takilako diru-sarreren %10ekoa da, beraz 15 euroko sarrera batetik 1,5 euro. 2003. urtean SGAEk 268.711.000 euro bildu zituen.

Copyright vs copyleft

Azken urteetan egile eskubideak kudeatzeko filosofian aldaketa sakon bat eskatzen duen mugimendu bat sortu da. Hauek, orain arteko copyright ikuspuntua zalantzan jartzen dute. Sintesi handia eginez, erran genezake mugimendu honek egileak eta bere lanak aintzat hartzen dituela, baita egile eskubideak ere. Ordea zalantzan jartzen ditu eskubide horiek praktikara eramateko moduak eta nagusiki hedapenari jartzen zaizkion mugak eta kanonak. Bestalde, salatzen dute orain arteko sistemarekin eskubide horiek nagusiki bitartekarien eskuetan gelditzen direla egileenetan baino eta hau bat dator egile batek baino gehiagok adierazitakoarekin azken hilabetetan pirateriaren inguruko eztabaidak direla eta. Dena den, aitortu beharra dago errealitate hori oso konplexua dela eta orokorrean hitz egitea aski perilosa dela. Copyleft mugimenduak, edota komunitateak, egileari eman nahi dio hitza bere lanen hedapenaren inguruko lizentzietan. Ez da zalantzan jartzen egileak bere lanagatik kobratzeko eskubiderik duenik, baina beraien ustez egileari dagokio hori zehaztea eta ez sozietate kudeatzaileari. Argiago ikusteko noraino diren filosofia kontrajarriak, erran genezake copyrightaren ikuspegitik lan bat bakarrik egileak espresuki baimentzen digun bezala erabiltzen ahal dugula eta copyleftaren arabera, ordea, soilik egileak espresuki jartzen dizkigun baldintzak mugatzen dute lan horrekiko erabilera, bestela erabatekoa da. Copyleftaren mugimendua oso hedatua dago eta ez da musikara mugatzen.Informatikaren munduan indar ikaragarria lortu du software librearen garapenaren bidez eta gutxika hankaz gora jartzen ari dira orain arte softwarea garatzeko erabili den egile eskubide sistema. Linux sistema eragilea dugu komunitate horren emaitzarik ikusgarriena. Oro har, copyleftaren aldeko mugimenduak ezagutzaren partekatzea defendatzen du, aurrerapena eta justizia soziala uztartzeko egokiago delakoan.

CREATIVE COMMONS

Egile eskubideen hika mika honetan egitasmorik aipagarriena Creative Commons da. Euren webgunean azaltzen duten bezala, bi poloen erdibidean kokatzen dira, beraz ez dituzte aintzat ez
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.