entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
LOREA BIDEGAIN 2004-01-02

ALDAKETA GARAIAK DISKOGINTZAREN BAITAN 2: diskoetxeak

CDa euskarri "iraultzailea" CDa euskarri "iraultzailea"

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Dossierraren lehen zatian (ikus "ALDAKETA GARAIAK DISKOGINTZAREN BAITAN 1: diskogintza aro berri baten atarian"), diskogintzak bizi duen krisialdia aztertzeko euskarri tradizionalen amaiera, salneurria, banaketa, "on-line" bidezko salmenta eta hedapena jorratu bagenituen, bigarren zati honetan diskoetxeetan zentratu gara. Nazioarteko diskoetxe eta independenteen arteko ezberdintasuna nabarmendu nahi izan dugu, sagarrak eta udareak ez nahastearren. Era berean, Euskal Herriko egoera gainbegiratu dugu, krisiaren eragina egoera politikoarekin batera osatzen ari den koktela.

1- DISKOETXEAK: lapurrak ala mezenak?

Normalki diskoetxe guztiak zaku berean sartzen dira guztirako, baina ezberdindu beharra dago zigilu independente eta multinazionalen artean, izan ere arras ezberdinak baitira, naiz eta guztiak komunean izan diskoak argitaratzea eta une honetan oso sasoi latza igarotzea. Eta ezberdintzeko beharra aipatzen badugu, irizpideak zehaztu ditzagun bada.
Hasteko, helburuak oso ezberdinak izaten dira kasu batean eta bestean. Multinazionalek musikarekin dirua egin nahi dute, errentagarritasuna bilatzen dute, diskoetxe independenteek musikaz eta musikarekin bizi nahi duten bitartean. Hortaz, batzuentzat lehen planoan dena besteentzat bigarren batean gelditzen da. Ezberdintasun hau dela medio, independenteek gehiago arriskatzen dute ekoizpenetan (artistikoki), eta talde berrietan. Multinazionalen estrategia berriz, asko saltzen duten talde eta bakarlarietara mugatzen da. Salmentak nora, multiak hara.
Multinazionalen eta independenteen artean alde handia dago enpresen izaerari dagokionez. Multinazionalak erraldoiak dira, milaka langilerekin mundu osoan barna, burtsan kotizatzen dute, baliabide ekonomiko ikaragarriak dituzte, normalki diskogintzaz aparte bestelako jarduera ekonomikoa izaten dute beste alor batzuetan. Diskoetxe independenteak ordea, normalki oso lokalak izaten dira, 10 langile baino gutxiago dituzte, baliabide oso urriak eta ozta-ozta bizirauten dute.
Taldeekiko tratua ere ezberdin samarra izaten da batzuetan eta besteetan. Multinazionalek inposatzen dituzten kontratuak oso partzialak dira eta gehienbat diskoetxearen eskubideak eta taldearen betebeharrak zehazten dituzte. Esate baterako, normalki taldeak behartuta daude hurrengo 3 disko edota 5 urtetan diskoetxearekin lan egiteko. Baldintza hauek betetzen ez diren bitartean, taldeak ezin du inolako grabaziorik egin beste diskoetxe batekin, baldin eta multiak ez badio
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.