entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
LOREA BIDEGAIN 2003-12-01

ALDAKETA GARAIAK DISKOGINTZAREN BAITAN 1: diskogintza aro berri baten atarian

Diskogintza eta musikagintza krisialdian murgilduta daude Diskogintza eta musikagintza krisialdian murgilduta daude

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Azken aldian gero eta gehiago dira musikagintzan argi eta garbi ikusten dutenak diskogintzak bizi duena ez dela behin behineko krisialdia, estrukturala baizik. SGAEko lehendakaria den Teddy Bautistak berriki adierazi du diskoen negozioa amaitu dela eta orain musikarena hasiko dela. Oro har, argi dago musikak biziraunen duela, izan ere, pirateriak, etxeko kopiak eta interneteko deskargek salmenten jaitsiera eragin dute, baina musikaren kontsumoa biderkatu dute ordea.

1- EUSKARRIEN AMAIERA: negozio formula eraldatu behar

Azken bi hamarkadetan musika komertzializatzeko formatu ezberdinak ezagutu ditugu. Badira ia hamabost urte binilozko diskoen gainbehera areagotu zenetik, disko konpaktuak nagusitu ondoren. Musika saltzeko euskarri nagusia izatetik, bildumazale, fetitxista eta dantza aretoetako disko jartzaileentzako formatu minoritario izatera pasa da. Denborarekin, CDa musikassetea zokoratzera iritsi da, hauen salmentak gaur egun oso baxuak direlarik, ia desagertzeraino. Tartean beste euskarri saiakera batzuk egon dira, hala nola Minidisck delakoa, baina honek ez du bere bidea behar bezala aurkitu merkatuan.
Badirudi CDari ere bere
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.