entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2020 02 22
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • l´larraskito kluba 22/02/20 > NIGREDO ENSEMBLE + VICTOR BALADOCH + EMAZTEGAIAK + GARAZI NAVAS + M l´larraskito kluba 22/02/20 > NIGREDO ENSEMBLE + VICTOR BALADOCH + EMAZTEGAIAK + GARAZI NAVAS + MIGUEL A. GARCÍA 20:00 l´larraskito kluba BILBAO

    Otsailaren 22an, larunbatez, NIGREDO ENSEMBLEren zuzeneko debuta aurkeztuko dugu Larraskiton. Jose Angel Babianoren (pianoa, konposizioa) proiektu berria da hau, honako musikarien laguntzaz: Jonathan Quiñones (bonbardinoa), Mario Martinez (klarinetea), Garazi Navas (akordeoia) eta Pau Torres (saxofoiak). Ganbera-musika talde bat izanik, black eta death metal taldeen berrirakurketak egiten dituzte; besteak beste Morbid Angel, Mayhem, Immortal, Celtic Frost, Dissection, Burzum eta Portalenak.
    Gainera, soinu-ekipo oktofonikoa erabiliz, beste hauek ere aurkeztuko ditugu: Victor Baladoch bartzelonarraren drone iradokitzaileak, Claudia Rebeca Lorenzoren trap deseraikia, Kike Kaos eta Miguel A. Garciaren proiektu berria den Emaztegaiaken power electronicsa, eta Miguel A. Garcia beraren esperimentu batzuk, bere elektronika beste musikari batzuekin nahastuz, besteak beste Daniel Aguirrezabalaga (perkusioa), Luis Andre (tronpeta), Txemi Artigas (baxua), Esti Ibarra (ahotsa), Garazi Navas (akordeoia), Pau Torres (saxoak), Mario Martinez (klarinetea), Izarne Oiarzabal (klakea) eta Matias Riquelmerekin (txeloa), eta baita beste batzuekin ere...
    _________________________________________________

    L´LARRASKITO
    KLUBA
    2020ko
    otsailak 22

    honakoekin

    NIGREDO ENSEMBLE
    ganbera-musika,
    MAYHEM, PORTAL, IMMORTAL, CELTIC FROST, BURZUM, MORBID ANGEL eta beste batzuen bertsioak joaz
    +
    VICTOR BALADOCH
    +
    CLAUDIA REBECA LORENZO
    +
    EMAZTEGAIAK
    +
    GARAZI NAVAS
    +
    MIGUEL A. GARCÍA

    2020ko
    otsailaren 22an

    LARRASKITO KLUBean
    (errekalde-larraskitu errepidea 33, 4 c)

    20:00etan

    8€ko sarrera

    carlos valverderen kartela

    https://clublelarraskito.tumblr.com/
Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.